Historikoa

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoarrak Euskararen Saria banatzen hasi zen 2010ean. Hala, eskualdeko lau udalek, jendarteko alor guztietan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritu ohi dituzte urtero Euskararen Egunaren bueltan.

2010:

  • Sari nagusia: ABB Niesseneko Euskara Batzordea
  • Ibilbideari saria: Juanba Berasategi, marrazki bizidunen egilea eta ilustratzailea

2011:

  • Sari nagusia: Asier Altuna eta Telmo Esnal zinegileak.
  • Ibilbideari saria: Inaxito Albisu, euskaltzale errenteriarra

2012:

  • Sari nagusia: “Irrien Lagunak Oarsoaldean” egitasmoa.
  • Ibilbideari saria: ez zen eman

2013:

  • Sari nagusia: Banaiz Bagara elkartea
  • Ibilbideari saria: Mikel Astarloza, txirrindulari pasaitarra

2014:

  • Sari nagusia: Kimutx egitasmoa
  • Ibilbideari saria: Izaskun Madariaga, hezitzaile oiartzuarra

2015:

  • Sari nagusia: Errenteria-Oreretako Mintzalagun egitasmoa
  • Ibilbideari saria: Agustina Pontesta, andereino eta euskaltzale lezoarra

2016:

  • Sari nagusia: Karlos Ibarguren Olalde, medikua eta OEEko kidea

2017:

  • Banakako saria: Mikel Ugalde Ugarte
  • Taldeko saria: Kuadrillategi egitasmoa

2018:

  • Banakako saria: Lurdes Sistiaga andereño sanjuandarra
  • Taldeko saria: Lezo-Jaizkibel eta Intxixu trail mendi lasterketak

2019:

  • Banakako saria: Nere Mujika euskaltzale errenteriarra
  • Taldeko saria: Lezoko, Pasaiako eta Errenteriako Kantu Jirak

2021:

  • Banakako saria: Pello Jauregi, irakasle eta ikerlari antxotarra
  • Taldeko saria: Labore Oarso, oiartzungo kontsumo kooperatiba

2022:

  • Banakako saria: Xixilio Maritxalar, euskaltzale errenteriarra
  • Taldeko saria: Oiartzungo Zuberoa jatetxea

2023:

  • Banakako saria: Antton Valverde abeslaria
  • Taldeko saria: Oarsoaldeko gazte talde euskaltzaleak: Piztu Lezo, Biyurrienea, Papin eta Antxoko Gazte topagunea, Trintxerpeko Korkoiburuak eta Oreretako Gazte Asanblada.